SantasPascuas Jaialdia
28 abendua, asteazkena
20:00etan. · Ganbera Aretoa
Antolatzailea:
Los Bolígrafos S.L.
Micah P. Hinson + Maika Makovski
Iruñean kultur-ekitaldi berri bat izan dadin jaio da
SantasPascuas Jaialdia: neguko jaialdi bat hiriaren erdigunean, eguberrietarako proposamen berri bat eseri eta musika beste era batetara gozatzeko. Estatuko pop-rock talde onentsuenetako batzuekin batera, goraka datozen talde berriagoak ere izango ditu jaialdiak, beti ere kalitatearen aldeko apustuari eutsiz.
MICAH P. HINSON
1981eko martxoaren 30ean jaio zen Micah P. Hinson, familia erlijiozale zorrotz batetan. 19 urterekin familiatik kanporatua izan zen, drogekin zituen arazoak tarteko kartzelan amaitu eta gero. Garai hura gogoratzean hauxe esan ohi du Hinsonek: "Autoa, etxea, dirua, musika tresnak, grabazio tresnak eta batik bat familia osoa galdu nuen". Denbora tarte bat eskale moduan igaro ostean, lan bat aurkitu eta ostatu batetan bizitzea lortu zuen, eta lagunek utzitako musika tresnekin, han grabatu zituen bere lehen abestiak. Johnny Cash, Leonard Cohen, Tom Waits edota Nick Cavekin alderatu izan dute, eta folk country rock alternatiboko beste hainbat talderekin ere bai: Wilco, Lambchop edo Bright Eyes, esaterako.
MAIKA MAKOVSKI
Hamabi urte besterik ez zituenean hasi zen kantuak konposatzen Maika Makovski. Bi urte beranduago, eszenatoki baten gainean zegoen jada. Geroztik, etenik gabe aritu da musika eszenan. Musikalki rock giroetan kokatzen du bere musika jarduera, beti ere, kakotxa artean. Underground giroetan abiatu zuen musika bidea, eta denborarekn poderioz, emanaldiak gehitzen eta zaletuak batzen eman ditu urteak.