¿Quieres saber lo que
pasa en Baluarte?
Sí, quiero estar informado Ahora solo quiero entradas
 
Piano eta biolineko errezitaldia
20 otsaila, asteartea 20:00etan. · Areto Nagusia
Antolatzailea: Baluarte Fundazioa

Midori

Robert MacDonald-ek lagunduta

Midorik 2007-an bere zilarrezko ezteiak ospatzen ditu biolin-jole bezela. 1982-an, 11 urte zituenean, Zubin Metha eta New York Philarmonic orkestraren eskutik egin zuen bere debuta. Ordutik hona, Osaka-n jaio eta New York-en kokatutako biolin jole honen ibilbide profesionala zuzendari eta munduko orkestra garratzitsuenekin lorturiko arrakastaz bete da. Abbado, Metha, Barenboim, Masur, Rattle eta Bernstein dira zerrenda bukaezin horren izen batzuk. Robert Macdonald pianojole estatubatuarra, errezitaldietako kide oiha, Rudolf Serkin-en ikaslea da, baita Juilliard School-eko irakaslea ere, eta Midori-rekin zenbait diska grabatu ditu Sony Classical-entzat. Konposizio haundiez beteriko egitarauaren interesa gaur egungo artista itzela den Midori-ren arte berezia ikusteko eskeiniko duen aukeran datza.

Egitaraua:

I. zatia
HINDEMITH: Do Nagusian eginiko biolin eta pianorako sonata.
SCHUMANN: Biolin eta pianorako 2. Sotana.

 

 

II. zatia
WEBERN: Biolin eta pianorako lau lan op.7.
BEETHOVEN: La Nagusian eginiko biolinerako 2. Sonata, Op.12.
RAVEL: Tzigane.

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.