Miguel Poveda-k kontzertuko lehen atalean kantu tradizionalenak interpretatuko ditu bere errepertorioan, beti ere artistaren ekarpenekin. Bigarrenean, aldiz, Joan Albert Amargós maisuaren laguntzarekin Coplas del Querer bere errepertorioko hainbat abesti eskainiko ditu. Emanaldi honetan Miguel Povedarekin batera egungo Flamenko musikari onenetariko batzuk egonen dira, besteen artean, orain gutxi Blancanieves filmeko abesti original hoberenari Goya Sariaren irabazle Juan Gómez 'Chicuelo' edo aipatutako Joan Albert Amargós bera ere.
Miguel Poveda kantari flamenko ospetsuenetako bat da. Espainiako Musikaren Saria jaso zuen 2007an, nazioarteko auditorium nagusietan kantatu du, artista handiekin aritu da, eta Bigas Luna, Carlos Saura eta Pedro Almodóvar-en filmetan parte hartu du.
Joan Albert Amargós, Pianoa
Juan Gómez 'Chicuelo', Gitarra
Paquito González, Perkusioak
Carlos Grilo, Palmak
Luís Cantarote, Palmak
* Iraupena: 2 ordu