¿Quieres saber lo que
pasa en Baluarte?
Sí, quiero estar informado Ahora solo quiero entradas
 
2014-15 Musiketan Zikloa
14 martxoa, larunbata 20:00etan. · Ganbera Aretoa
Antolatzailea: Baluarte Fundazioa

Mike Whellans

Blues

Mike Whellans ohikoa da Erresuma Batuko eta Europako areto, telebista, irrati eta jaialdien zirkuituetan, bai bakarlari, bai taldeko buru eta estudioko musikari, eta birak egin izan ditu Estatu Batuetan eta Kanadan zehar. Oraingoan, historia egiten ari da Erresuma Batuan, eta 2005ean aparteko kontzertu bat eskaini zuen Glastonburyko Jaialdian.
Bigarren Mundu Gerraren bukaeran mugan jaioa, Mikek 50eko hamarkadaren bukaeran eta 60koaren hasieran ekin zion bere musika-bidaiari, aitaren bateria joz, eta 14 urte bete aurretik tokiko taldeetan jotzen zuen, dantzatzeko musika, hain zuzen. 1969an, musikari profesional bihurtzea erabaki eta berehala kaleratu zuen, bakarlari, bere lehen bilduma.

70eko hamarkadaren hasieran, Boys of the Lough talde eskoziar-irlandar tradizionaleko kidea izan zen eta, hiru bat urtez, duo bat osatu zuen Aly Bain adiskidearekin: gitarra ziaz jotzen zuen, oso modu garbi eta indartsuan, Alyren biolinaren atzetik. 80 eta 90eko hamarkadetan, Mike Danimarkan egon zen bizitzen, eta birak egin zituen Eskandinavia, Alemania eta Herbehereetan zehar; Erresuma Batura ere itzuli zen, The Vindscreen Vipers Skiffle Group osatzen zuten musikari eskoziar erdi-ero haiekin lan egiteko. Orain, Mike berriz dago Eskozian eta blues eskoziarra jotzen duen orkestra-gizon bakarra da, bere gitarrekin, ahoko ziekin (birimbao-ak), ahots eta bateriarekin, eta, jakina, bere ahots-perkusioarekin: magistrala.


Mike Whellans - ahotsa, gitarrak, ahots arpak (birimbaos), bateria, ahots-perkusia

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.