Estatu mailan saxo alturik onenetakotzat jotzen duten Mikel Andueza jazz nazionalaren panoraman erreferentea den laukote honen buru dago. Taldea Mikel Anduezak, Dani Pérezek (gitarrak), Gonzalo Tejadak (baxua) eta Gonzalo del Valek (bateria) osatzen dute. Hamarkada bi baino gehiago eman dute nazio zabaleko auditorioetan kontzertuak eskaintzen. Sari asko irabazi dituzte eta jarduera handia garatu dute. Horren ondorioz izen oneko disko-etxe nazional batzuetan hainbat disko grabatu dituzte. Baluarteko emanaldian Cada 5 segundos izeneko diskoa aurkeztuko du Mikel Andueza Quartet-ek, estilo eta eragin ezberdinak bat egiten dituena. Lanaren izenak badu esanahi oso berezia: 5 segunduro Afrikan haur bat gosez hiltzen dela.
Mikel Andueza, saxoa
Dani Pérez, gitarra
Gozalo Tejada, kontrabaxua
Gonzalo del Val, bateria