Giselle ballet klasikoaren perla da eta erromantizismoaren maisu-lana bere ikuskera dramatiko eta koreografikoagatik. Maitasuna, heriotza eta fantasia dira ballet honen argumentuaren arrazoiak. Giselle, gehiegi maite duen emakumea, maitasunez burua galdu eta hiltzeko prest, eta heriotza ondoren ere maitatzeko prest dagoena. Eta ballet klasikoaren izenburu liluragarri hau Baluarten taularatzeko, munduan Bolshoi (Handia) titulua duen hiru antzokietariko bat etorriko da. 2012 urte amaieran gurean La Bayadera koreografiarekin arrakasta lortu zuen Minsk-eko Antzoki Handiko Balleta munduko konpainia garrantzitsuenetariko bat da. 1920. urtean sortua, Minsk hirian du bere egoitza, orain gutxi eraberritutako antzoki ikusgarri batean; bertan 1.200 pertsona baino gehiagok egiten dute lan, balleteko artistak, opera, orkestra, administraritza eta teknikarien artean. Bere errepertorio zabalaren barne garai guztietako ballet izenburu garrantzitsuenak daude. Azken urteotan mundo osoko 30 herrialdi baino gehiago bisitatu ditu konpainiak, guztietan kritika bikainak lortuz.
Musika: Adolphe Adam
Libretoa: Vernoy de Saint-Georges, Théophile Gautier, Jean Coralli
Koreografia: Jean Coralli, Jules-Joseph Perrot, Marius Petipa
Eszenaratzea: Nikita Dolgushin
Diseinua: Vyacheslav Okunev
* IRAUPENA: 2 ORDU ETA 10 MINUTU (atsedenaldiarekin)