Minsk-eko Antzoki Handiko Balleta munduko konpainia garrantzitsuenetariko bat da. 1920. urtean sortua, Bolshoi (Handia) titulua duen hiru antzokietariko bat da. Minsk hirian du bere egoitza, orain gutxi eraberritutako antzoki ikusgarri batean; bertan 1.200 pertsona baino gehiagok egiten dute lan, balleteko artistak, opera, orkestra, administraritza eta teknikarien artean. Bere errepertorio zabalaren barne garai guztietako ballet izenburu garrantzitsuenak daude eta haien artean Sergey Hudekov eta Marius Petipa-k eratutako La Bayadère, Kalidasa indiar poetaren bi dramatan inspiratua. XIX. mendeko erromantikoak liluratuta zituen gaietariko bat dauka: Ekialdeko ikuspegi idealista, bertan indiar dantzaria bere erritu santua burutzeko azaleratzen da itzalen mundu misteriotsura alde egin aurretik. Baluarten ikusiko dugun ekoizpen honen dekoratu eta jantziak Errusiako artista emeritu Vyacheslav Okunev-enak dira, eta eszenaratzea Pavel Stalinsky-k zuzentzen du.
Koreografia: Marius Petipa
Musika: Ludwig Minkus
Dekoratuak eta jantziak: Vyacheslav Okunev
Eszenaratzea: Pavel Stalinsky
* Iraupena: 2 ordu eta 40 minutu (45' –atsedenaldia– 40' –atsedenaldia– 40')