Gai biblikoak, erbeste afrikarra eta biztanle beltzek Mundu Berrian izan beharreko askatasunaren aldeko borroka uztartzen dituzten kantu ospetsuak dituzte, eta, hori horrela, The Mississippi Gospel Choir taldeak mundu osoan zabaltzen du bake eta elkartasun mezua.
Taldea erreferentea da Estatu Batuetako musika estilo honetan, eta Mississippiko Hegoaldeko Unibertsitateko Ikasleen Erakundeko kidea da. Erakundea, 1968an sortua, ekintza komunitarioan sendo motibatuta eta inplikatuta dauden pertsonek osatzen dute, batez ere unibertsitatearen eta gizartearen arteko heziketa-interakzioari dagokionez. Kontzientzia kulturalari, gizarte-arazoen konponketari, lidergo teknikei, jarduera akademikoaren jarraipenari eta arraza-harmoniaren sustapenari lotutako alderdiak lantzen ditu.