Baluarte Fundazioa 2019/2020 Denboraldia
8 urtarrila, asteazkena
20:00etan. · Areto Nagusia
Antolatzailea:
Baluarte Fundazioa
Mitsuko Uchida eta Mahler Chamber Orchestra
Pianoa eta zuzendaritza: Mitsuko Uchida
Lehenbiziko aldiz gure auditoriumean, pianista txalotuenetako bat, musika lurrean dagoen zerua dela uste duen emakume bat. 71 urte betetzeko zorian, Mitsuko Uchida, londrestarra nahiz eta Japonian jaioa eta Austrian hazia den, hastapenetara itzuliko da. Laurogeiko hamarkadaren hasieran, Mozarten sonaten ziklo osoa grabatu zuen, Wigmore Hallen izan zuen arrakastaren ondotik. Orain Schuberten lanetan murgilduta bizi da, baina Salzburgoko jenioak 1784an eta 1785ean hurrenez hurren pianorako ondu zituen 17. eta 22. zenbakiko kontzertuak ekarriko dizkigu Baluartera. Mahler Chamber Orchestra Claudio Abbadok sortutako orkestrak lagunduko dio, eta berak zuzenduko du pianotik. Bi kontzertuen artean, Alemaniako Jörg Widmann (1973) klarinete-jotzaile eta musikagilearen konposizio nagusietako baten ganbera-orkestrarako bertsio bat, berak egina eta Espainian erabateko estreinaldia izango dena.
Pianoa eta zuzendaritza: Mitsuko Uchida
PROGRAMA
W. A. Mozart (1756-1791)
Pianorako 17. Kontzertua, Sol maiorrean, K453
Jörg Widmann (1973-)
Chorale Quartet / Hari laukotea 2.zb
(Ganbera orkestrareko Widmannen bertsio berria)
W. A. Mozart (1756-1791)
Pianorako 22. Kontzertua, Mi b Maiorrean, K 482
IRAUPENA: I. Atala: 46 min. -atsedenaldia- II. Atala: 35 min.