Molestias clownicas pailazo parodia da. Pauxa Osasun Zentroan dago ilaran medikuarengana sartu zain. Bitarte horretan badirudi lehian dabilela okerren nor dagoen jakiteko, nahiz eta amaieran dena urduritasun kontuak direla jakin. Bere min kronikoen konplize eta lekukotzat publikoan dauden pertsonak hartuz eta umore klabean, bere ikuspegia azaltzen du samurtasunez ondorengo gaien inguruan: stressa, pisua galtzeko dietak, etxekoandreen neurosia, ginekologoarengana egin beharreko bisita albora ezina, norbere burua medikatzea, eta abar eta abar. Emakumeek osasunarekin duten harremana oinarritzat hartuta egindako proposamen ludikoa
Egile eta zuzendaria: Virginia Imaz
Pailazoa: Virginia Imaz
Argiztapen diseinua: Inma Irazustabarrena
Argiztapen teknikariak: José Carmelo Muñoz / Iosu Florentino
Eszenografia: José Carmelo Muñoz
Musika: Txefo Rodríguez
Jantziak: Carmen Peralta
* Iraupena: 90 minutu