Ongi etorri Afrikara, ongi etorri Mother Africa zentzumen guztien zirkura! Mother Africa Circus-ek publikoa Afrika koloretsuan zehar bidaia zirraragarria egitera gonbidatzen du: jantzi koloretsu aldakorrak, erritmo beroak, akrobazia harrigarriak, Afrikako doinuak eta danborren erritmoa, ezinezko bihurrikatzeak eta bizitzarekiko alaitasuna erakutsiz. Winston Ruddle da ikuskizun honen zuzendari artistikoa; betidanik zirku propioa izan nahi zuen eta Tanzanian Zentzumenen zirkua sortu zuen. Afrikar kontinente osotik heldutako artistei hezkuntza eman zien eta egun diziplina ezberdinetan trebatuak diren ehun bat pertsona inguruk osatzen dute Mother Africa familia. 2006 urtean ikuskizuna proiektua abian jarri zenetik Europan eta Estatu Batuetan eginiko biretan milioi bat ikuslek baino gehiagok gozatu ahal izan dute. Malabaristak, akrobatak, dantzariak, bihurrikariak, zankuak, musikariak... Osotara, 40 lagun inguru etorriko dira gurera eta guztien artean, dantza, perkusio, zuzeneko musika eta afrikar instrumentu tradizionalei esker, Afrikako bertsio adierazkorrenera eramango dute publikoa.
* Iraupena: 2 ordu (atsedenaldiarekin)