Wolfgang Amadeus Mozartek bere azken hiru sinfoniak –39, 40 eta 41– Vienan konposatu zituen 1788ko udan. Urte hura konpositorearen bizitzan bereziki sortzailea izan zen Così fan tutte opera ere urte horretan prestatu baitzuen. Kontzertu honen programa, musikagilearen obra ezagunenekin, aparteko musikariek interpretatuko dute. Camerata Salzburg 1952an sortutako ganbera-taldea da, honek bere abonu kontzertuak Mozarten jaioterria den Salzburgon eta Vienako Konzerthausen eskaintzen dituela. 2007 eta 2009 bitartean Camerataren zuzendari artistikoa izandako Leonidas Kavakos munduko zuzendari eta orquestra garrantzitsuenek gonbidatu dute aurten (Londreseko Sinfonika, Amsterdameko Concertgebouw, Dresdeko Staatskapelle, Milango Scala, New Yorkeko Filarmonika…). Kavakosek Londreseko BBC Sinfonikarekin 2006an Baluarte bisitatu zuzenean oroipen ahaztezina utzi zuen. Mozartek 1775ean konposatu eta urte berean Salzburgon estreinaturiko Biolinerako 5. Kontzertua La maiorrean eskainiko du oraingoan.
Egitaraua
Wolfgang Amadeus Mozart (1756-1791)
I. Atala
Concierto para violín y orquesta nº 5 La mayor, K219 (El Turco) (31’)
Allegro – Adagio – Allegro
Adagio
Rondó – Tempo di Minuetto
Sinfonía nº 39 en Mi bemol mayor, K543 (29’)
Adagio – Allegro
Andante con moto
Menuetto: Trío
Allegro
II. Atala
Sinfonía nº 40 en Sol menor, K550 (35’)
Molto allegro
Andante
Menuetto: Trío
Allegro assai