¿Quieres saber lo que
pasa en Baluarte?
Sí, quiero estar informado Ahora solo quiero entradas

 
Ganbera Egitaraua
2 urria, larunbata 20:00etan. · Baluarteko Plaza
Antolatzailea: Nafarroako Gobernua

Muna

Musika garaikidea: Piano, flauta eta biolinerako kontzertua

Muna laukotea Maider Irazabal (flauta), Leire Fernández (biolina), Izaskun Yaben (pianoa) eta Martin Etxauri (bideoa) gazteek osatzen dute. Taldeak musika klasikoa eta mugimenduan dauden irudiak fusionatzen ditu, obra bakoitzari ikuste-eduki batez hornituz, idatzi zuteneko testuinguruaren arabera. Askotariko hizkuntzak erabiltzen dituzten musikagileen obrak interpretatzen dituzte, tradiziozko estilo batetik garaikide eta berritzaileak diren beste batzuetara: Bohuslav Martinu, Nino Rota, Koldo Pastor, Lorenzo Ondarra, Arthur Honegger… Muna Ensemblerentzat musika eta irudiak ikus-entzunezko oso bat osatzen dute.

Pablo Sarasate Goi Mailako Kontserbatorioan musika ikasketak egin eta Europan beren ezagutzak zabaldu ostean, Maider Irazabal, Leire Fernández eta Izaskun Yaben XX. mendetik aurrera idatzitako musika interpretatu eta ezagutzera emateko asmoarekin 2008an elkartu ziren. Hirukotea laukote bilakatu da 2010ean Martin Etxauri bideo-jockeyaren eransketarekin.


EGITARAUA

Urtzi Iraizoz
Trikuarri
     I. Errekerteko lamia
     II. Galtxagorriak
     III.  Harkaizen ele zaharrak

B. Martinu
Promenades

Martin Zalba
Sirynx

Koldo Pastor
Gorritik Beltzera

Nino Rota
Trio Per flauto, violino e Pianoforte


* Iraupena: 55 minutu

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.