X. Julian Gayarre 2004 Nazioarteko Kantu Lehiaketan Gizonezkoen Lehengo saria, José Carreras Sari Berezia, Gayarre Operaren Lagunak Elkartearen Sari Berezia eta Montrealgo Lyrichorègra Galarako ordezkaria
TINA GORINA
Sopranoa, 28 urte X. Julian Gayarre 2004 Nazioarteko Kantu Lehiaketan Emakumezkoen Lehengo saria
TRANSILVANIAKO ORKESTA FILARMONIKOA
Santanderreko Nazioarteko Jaialdian ohikoa de orkestra, Belin, Lucerna, Torino, Varsovia, Estambul, Estrasburgo eta Bratislavako jaialdietan ere hartu du parte.
DAVID GIMÉNEZ
1964an jaio zen Bartzelonan. Bertako Lizeoko Kontserbatorioan graduatu ondoren, orkestra zuzendaritza ikasi zuen Vienan Karl Ostereicherrekin eta Londresen Sir Colin Davisekin. Mundu osoan zehar ibili da izen handiko orkestra ezberdinekin. Gainera, BMG Classicsentzat grabazioak egin ditu Montserrat Caballé eta Montserrat MartÃekin batera, eta Erato Disquesentzat, bere osaba den Josep Carrerasekin.
Kontzertua familiarekin edo lagun talde batekin joan ahal izateko, hasiera batean eskaintza berezi bat egingo da bi sarrerekin batera beste bi gonbidapen eskuratu ahal izateko.