Nafarroako Musika Garaikidearen Jaialdia
10 iraila, larunbata
20:00etan. · Baluarte aretoa
Antolatzailea:
CMC Garaikideak
NAK 2022 - Julián Elvira
KONTZERTUA: “ÍCARUS”
JULIÁN ELVIRA
NAK KONTZERTUAK: Ezagutzaren bilaketa
Obrak: J. Ávila, J. Elvira, J.Ph. Rameau, J.B. Lully eta H. Purcell
Ícarus diziplina anitzeko ikuskizuna da, ezagutzaren bilaketa jakin-minetik abiatuz planteatzen duena. Jakin-min horrek Ícaro irudia bultzatzen du labirintotik ateratzeko, Débaro pertsonaia bihurtzeko desirarekin. Azken finean, gogoetak, asmamenak eta arrazoimenak bultzatutako bidaia da Ícarok egindakoa.
NAK - Nafarroako Musika Garaikidearen Jaialdiaren baitan Baluarten aurkezten den Ícarus izeneko obra honetan musika barrokoaren eta antzinate klasikoaren eraginen arteko alternantzian oinarritutako egitura aurkezten da. Bertan, arrazoibide heuristikoari dagokionez, elektronika eta asmakuntza berriko tresnak (Prónomo txirula edo flaudamioa) azaltzen dira.
Pieza musikala hiru ekitalditan aurkezten da: labirintoa, Ikaroren hegaldia eta erorketa. Zati bakoitzak soinu-proposamen esperimentaletan oinarritutako egitura du. Proposamen horietan Frantziako barrokoaren bi ikuspegi agertzen dira: alde batetik Rameauren iluminismoa eta bestetik, Lullyren dantzek transmititutako melodien edertasuna zein erritmoen aberastasuna. Obra musikal honen amaieran Purcell konpositoreak idatzitako música para los funerales de la reina Maryren obra aipatzen da Ikaroren mitoaren amaiera tragikoa adierazteko.
Julián Elvira: flauta Pronomoa, azpiko flauta eta flaudamioa
Eduardo Costa: txirulak eta hodiak
Ana Torralba: txirulak eta hodiak
Julián Ávila: soinu elektronikoaren ekoizpena eta hedapena