2. Kontzertua. NOS Denboraldia 'Eraikitzen'
19 urria, ostirala
20:00etan. · Areto Nagusia
Antolatzailea:
Baluarte Fundazioa
Nafarroako Orkestra Sinfonikoa
Zuzendaria: Antoni Wit
PROGRAMA
I. Zatia
Johannes Brahms
Biolin eta biolontxelorako kontzertua La minorrean, opus 102
II. Zatia
Johannes Brahms
4. Sinfonia, Mi minorrean, opus 98
Nafarroako Orkestra Sifnfonikoa
Zuzendaria: Antoni Wit
Bakarlariak:
Tianwa Yang, biolina
Gabriel Schwabe, biolontxeloa
Beethovenen oinordeko karismatikoena Brahms izan zen Alemaniako Erromantizismoaren musika sinfonikoan. Bada, Laugarren Sinfonia ondu eta bi urtera, Brahmsek Kontzertu Bikoitz bat konposatu zuen, hau da, orkestraren unibertsora ekarritako ganbera musikaren lan bitxi bat. Heldutasunean sortutako lana da, gogoetaren ondorio eta sakona, eta Joseph Joachim lehenagoko lagunarekin adiskidetzeko balioa izan zuena. Tianwa Yang biolin-jole gazte eta birtuoso txinatarrak joko du kontzertuko errepertorioan ageri den lan bitxi hori, Gabriel Schwabe biolontxelo-jole alemanarekin batera. Orkestrak musikari txinatarrarekin grabatua du Sarasateren lan sorta osoa Naxos etxerako.