7. Kontzertua. NOS Denboraldia 'Eraikitzen'
14 otsaila, osteguna
20:00etan. · Areto Nagusia
Antolatzailea:
Baluarte Fundazioa
Nafarroako Orkestra Sinfonikoa
Zuzendaria: Antoni Wit
PROGRAMA
Anton Bruckner
5. Sinfonia, Si bemol maiorrean, Cahis 7
Nafarroako Orkestra Sinfonikoa
Zuzendaria: Antoni Wit
“Fedearen Sinfonia” edo “soinu-katedral erraldoia” esan zuen Harry Halbreich musikologo alemanak Brucknerren Bosgarren Sinfoniaz. Lan horren espiritualtasunak eta eragiten dituen emozio sorta zabalak beti hunkitzen dituzte entzuleak. Maisu-lana, austriarrak ohi zuenez berrikusitakoa, eta sekulan entzun ez zuena. Dimentsioz handia izanagatik ere, erabateko batasuna dario, eta lehen mugimenduan azaldutako gai guztiek funtsezko zentzu bat hartzen dute bukaera hurbildu ahala, Beethovenen oinordeko handietako baten oreka duin batez jantzia. Bikain eraikitako kontrapuntuak, garapen sakonak doinu eta harmonietan, interpretaziorako zorroztasunak; horra hor zergatik den Bosgarrena erabateko erronka Orkestrarentzat lana jotzeko unean.