9. Kontzertua. NOS Denboraldia 'Eraikitzen'
28 martxoa, osteguna
20:00etan. · Areto Nagusia
Antolatzailea:
Baluarte Fundazioa
Nafarroako Orkestra Sinfonikoa
Zuzendaria: Manuel Hernández-Silva
PROGRAMA
I. Zatia
Giovanni Battista Pergolesi
Stabat Mater, soprano, kontralto eta harirako
II. Zatia
Piotr Illich Chaikovski
6. Sinfonia, Si minorrean, opus 74 “Patetikoa”
Nafarroako Orkestra Sinfonikoa
Zuzendaria: Manuel Hernández-Silva
Bakarlariak:
Sabina Puértolas, sopranoa
Maite Beaumont, mezzosopranoa
Nazioarteko ahots ederrenetako bi hartuko ditugu, harro gainera, biak ere gure Kontserbatorioan hezitakoak baitira, hau da, Fernando Remachak hasieran zuzendutako hartan berean. Izan ere, G.B. Pergolesi arras inspiratu batek 26 urterekin hil baino aste batzuk lehenago konposatutako Stabat Mater lanaren patetismo gozoa partekatuko dute Sabina Puértolasek eta Maite Beaumontek. Dramatismoa, halaber, protagonista da Sinfonia “Patetikoa” lanean; sakontasun emozional handiko lana da, orkestrazio ahaltsukoa, Txaikovskik hil baino egun batzuk lehenago estreinatutakoa, 1893ko urrian, hain zuzen ere.