1. Kontzertua. NOS Denboraldia 'Koloreak'
10 urria, osteguna
20:00etan. · Areto Nagusia
Nafarroako Orkestra Sinfonikoa
Zuzendaria: Manuel Hernández-Silva
PROGRAMA
I. Atala
Lorenzo Ondarra
Te Deum koru eta orkestrarako
Iruñeko Orfeoia. Zuzendaria: Igor Ijurra
Piotr Illich Tchaikovksy
Piano eta orkestrarako 1. kontzertua Si b minorrean, op. 23
Juan Pérez Floristán, pianoa
II. Atala
Antonin Dvorák
8. Sinfonia Sol Maiorrean, op. 88
Lorenzo Ondarraren (Bakaiku 1931, Iruña 2012) bizitzak bi oinarri izan zituen: batetik, kaputxinoen bizimoldearen umiltasuna, eta bestetik, musika sakon maitatzea. Bada, bi oinarri horietatik abiaturik, gure bakaikuarra etengabe aritu zen lanean koru-soinuen bila, betiere errespetuzko azterlan sakon bat eginik bai euskal sustraiko musikaz, bai organoaz, bai kantu gregorianoaz, eta beti erne konposiziorako hizkuntza berrien inguruan. Herri bakoitzaren musikaren dimentsio unibertsal hori ageri da Ondarrarengan, XIX. mendearen azken hereneko europar nazionalismoko konpositoreengan bezala; eta ildo hori, bidenabar errateko, maisuki adierazi zuten Dvorakek eta Txaikovskik.