4. Kontzertua. NOS Denboraldia 'Koloreak'
22 azaroa, ostirala
20:00etan. · Areto Nagusia
Nafarroako Orkestra Sinfonikoa
Zuzendaria: Yves Abel
PROGRAMA
I. Atala
Sergei Prokofiev
Sinfonia kontzertantea biolontxelo eta orkestrarako
Edgar Moreau, biolontxeloa
II. Atala
Felix Mendelssohn
3. Sinfonia La minorrean op. 56, Eskoziarra
Prokofieven Sinfonia kontzertantea ederra da zinez eta arras zorrotza bere ildo adierazkorretan. 1954an sartu zen biolontxelo eta orkestrarako errepertorio beti txalotuan. Kolore biziak bilatu nahiak nahiz Prokofievek beti darabiltzan ironia pertsonalek beharturik, bakarlariak eta orkestrak unibertso zabala arakatu behar izaten dute soinu eta tinbre xehetasunetan, eta hori egiazko erronka musikala da. Zalantzarik gabe, aukera paregabea dugu zinez Edgar Moreau (1994) biolontxelo-jotzaile frantses gaztearen manerak entzuteko, egungo bikainenetako bat baita nazioartean. Bidaiak, bestalde, Mendelssohnek Eskoziara egindako bisita introspektibo eta inspiratzailera eramanen gaitu, Yves Abel zuzendari franko-kanadar ospetsuaren zuzendaritzapean.