8. Kontzertua. NOS Denboraldia 'Koloreak'
20 martxoa, ostirala
20:00etan. · Areto Nagusia
Nafarroako Orkestra Sinfonikoa
Zuzendaria: Joseph Swensen
KONTZERTUA ATZERATU DUTE
Leku itxietan antolatutako talde-ekintzei buruz Nafarroako Gobernuak esandakoari jarraituz, kontzertu hau atzeratzetu da.
Emanaldirako sarrerak erosi duenak, nahi izatekotan, sarreren zenbatekoaren itzulketa eskatu ahalko du. Nafarroako Orkestra Sinfonikoaren abonatuekin harremanetan jarriko dira orkestrako egoitzatik bertatik.
PROGRAMA
I. Atala
Franz Joseph Haydn
82. Sinfonia Do Maiorrean Hob.I:82, El oso
Reinhold Gliére
Harpa eta orkestrarako kontzertua Mi b Maiorrean op. 74
Cristina Montes, harpa
II. Atala
Ludwig van Beethoven
8. Sinfonia Fa Maiorrean op. 93
Zazpigarrenaren eta Bederatzigarrenaren itzalean, Beethovenek goia jo zuen Zortzigarrenarekin sinfonietan (obra bikaina da, beste sinfoniak baino gutxiagotan entzuna izanagatik ere), Haydnek Klasizismoa bururaino eraman zuenean sumatutako goia, hain zuzen ere. Joseph Swensen iparramerikarra jatorriz norvegiarra eta japoniarra da, arras ongi ezagutzen du sinfoniaren gurasoen errepertorioa, eta gure aretoetan batere ohikoa ez den lan batekin batera aurkeztuko du. Reinhold Gliére ukrainarraren Harparako kontzertua fina eta erromantikoa da, 30eko gustu sobietarraren oso gustukoa; lan zorrotza da, Cristina Montes sevillarrak helduko diona; musikari hori harparen bakarlari ospetsuenetako bat da nazioartean.