KONTZERTUA ATZERATU DUTE
Estatu mailan alarma-egoeraren luzapena eta osasun publikoko larrialdia dela-eta, kontzertu hau atzeratzen da.
Emanaldirako sarrerak erosi duenak, nahi izatekotan, sarreren zenbatekoaren itzulketa eskatu ahalko du. Nafarroako Orkestra Sinfonikoaren abonatuekin harremanetan jarriko dira orkestrako egoitzatik bertatik.
PROGRAMA
I. Atala
Johannes Brahms
Obertura tragikoa op. 81
Emiliana de Zubeldía
Piano eta orkestrarako 2. kontzertua (*)
Jorge Robaina, pianoa
II. Atala
Antonin Dvorák
7. Sinfonia, Re minorrean, opus 70
(*) Erabateko estreinaldia
“Musika hizkuntza unibertsala da. Behar bezalako abilezia dauka hesiak hausteko, arima ukitzeko eta komunitate-sentimendu bat sortzeko”. Zirraragarria izaten da beti Alondra de la Parra zuzendari mexikarrari entzutea, bere herrialdeko kulturarekin konprometitua, alaia, indarrez gainezka, orkestra-zuzendaritzaren profesional bikaina. Beste emakume aparteko batek esan zezakeen mexikarraren esaldia bera, hots, gure Emiliana de Zubeldiak (Jaitz, Nafarroa 1888- Hermosillo, México 1987). Modernoa eta ideia berriei irekia, Augusto Novarok instrumentuekin eta afinazioz ondutako teorien aldekoa izan zen, eta lan nekagaitza egin zuen Mexikoko hezkuntza musikalaren alde. De La Parrari esker, eta era berean, Nafarroako Gobernuak Emiliana de Zubeldia Fundazioarekin Sonoran egina duen lankidetza-hitzarmenari esker, azkenean gure konpositorearen Pianorako 2. Kontzertua entzun eta miresteko aukera izanen dugu, erabateko estreinaldian, gainera.