14. Kontzertua. NOS Denboraldia 'Koloreak'
5 ekaina, ostirala
20:00etan. · Areto Nagusia
Nafarroako Orkestra Sinfonikoa
Zuzendaria: Manuel Hernández-Silva
KONTZERTUA ATZERATZEN DA
Emanaldirako sarrerak erosi duenak, nahi izatekotan, sarreren zenbatekoaren itzulketa eskatu ahalko du. Nafarroako Orkestra Sinfonikoaren abonatuekin harremanetan jarriko dira orkestrako egoitzatik bertatik.
PROGRAMA
I. Atala
Teresa Catalán
Atenearen kantua, flauta eta orkestrarako kontzertua (*)
Pilar Constancio, flauta
II. Atala
Giacomo Puccini
Messa a quattro voci, Messa di Gloria
Iruñeko Orfeoia. Zuzendaria: Igor Ijurra
Alessandro Scotto di Luzio, tenorra
José Antonio López, baritonoa
(*) Baluarte Fundazioaren enkarguz. Erabateko estreinaldia
Teresa Catalánen partitura sinfoniko bat estreinatzea sekulako gertakaria da gure orkestrarentzat. Soinu-efektuen eta testura-jokoen esploratzaile nekagaitza, adierazpenik finenaren zerbitzuan ari da beti; sakon ezagutzen du orkestra, eta nortasun ausarta eta bitxia erakusten du bere lan guztietan. Horregatik dago Espainiako musika-konposizioaren abangoardiarik interesgarrienean. María Antonia Rodríguez txirula-bakarlari asturiarrak gure konpositorearen partitura bat estreinatu zuen duela hogei urte jada, eta El canto de Atenea biziberrituko du. Iruñeko Orfeoiak emanen dio akabera denboraldiari, Pucciniren lan bitxi eta goiztiar bat abestuta, hots, Messa a quattro voci edo Messa di Gloria, bere etorkizuneko operen berismoa iragartzen duena, bai eta orkestraren erabilera bikaina eta koru-pasarteen tratamendu bitxia ere.