Kosmopolitak eta bidaiariak, literaturaren eta naturaren maitaleak, Taneyev eta Txaikovski adiskide eta konfiantzazko lagunak izan ziren. Kontrapuntuen artean nabigatzen, Taneyev murgildu egin zen Tolstoik San Joan Damaskokoari eskainitako olerkiaren Jakinduriaren Iturrian, ahots baxuz eta sakonez hornitua. Txaikovskik, bere orkestra-ñabardura mugaezinen mundu malenkoniatsuan, Patuari kantatu zion bere Bosgarren Sinfonian. Nork daki ez ote zuten gaur egun irribarre eginen, biak ere konplizitatez, ikustean nola batu egin dituen Patuak berriz ere gure azken kontzertuan.
PROGRAMA
I. Atala
Sergéi Taneyev (1856-1915)
John of Damascus, op. 1
Iruñeko Orfeoiarekin
II. Atala
Piotr Illich Tchaikovsky (1840-1893)
5. Sinfonia mi minorrean, op. 64 TH 29
Programaren osagarri, maiatzaren 25ean entzunaldi iruzkindu bat eginen da
Iraupena: 30' + 45'