¿Quieres saber lo que
pasa en Baluarte?
Sí, quiero estar informado Ahora solo quiero entradas

 
Nafarroako Musika Garaikidearen Jaialdia
7 iraila, larunbata 20:00etan. · Baluarte aretoa
Antolatzailea: CMC Garaikideak

NAK 2019 Neopercusión

 
NAK 2019 Jaialdiaren baitan eta Centro de Música Contemporánea-Garaikideak elkarteak sustaturik, Neopercusión taldeak kontzertu didaktikoa eskainiko du Izarren estela lelopean. Zehazki, Xabier Armendarizek aurkeztuko duen emanaldiak matematiketan izango du ardatza. Programaren baitan, Nafarroan estreinekoz joko diren bi obra.

 
PROGRAMA: 
 
Gérard Grisey
Stèle (1995) 
 
Iannis Xenakis
Pleïades (1978) 

 
EGITARAUAREN INFORMAZIOA

Gérard Grisey konpositorea (1946-1978) espectralismoaren aitzindarietako bat izan zen. Musika-korronte honek timbrearen jatorriaren aurkikuntza eta soinuaren espektral banaketa aztertzen zuen.

Iannis Xenakis (1922-2001), Tauro konstelazioan dagoen Las Pleïades izeneko izar taldean oinarritu zen obra honen sorrerarako. Konpositore hau musika esparruan matematika ereduen erabileran izan zen aitzindari. Hala nola, multzoen teoriaren erabilera, prozesu estokastikoak eta jokuen teoria. Musika elektronikoan eta ordenagailuen garapenean ere eragin handia izan zuen. Xenakisek musika eta arkitektura fusionatu zituen, aurretik egondako espazioetako musika diseinatuz.

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.