¿Quieres saber lo que
pasa en Baluarte?
Sí, quiero estar informado Ahora solo quiero entradas

 
Nafarroako Musika Garaikidearen Jaialdia
18 iraila, larunbata 20:00etan. · Baluarte aretoa
Antolatzailea: CMC Garaikideak

NAK Fusión - CMC Garaikideak & Miren Karmele Gómez

 
KONTZERTUA: “FUSIOA”
FUSIOA V: Musika sinestesikoa 3 dimentsiotan.  
 
Musika Garaikidea zentroak sortutako ikerketan eta sorkuntzan oinarritutako proiektu berriak, Miren Karmele Gómez artista sinestesikoaren laguntzarekin kontatzen du. Kontzertu honetan, diziplina anitzeko proposamen berritzailea aurkezten da, musika berriaren eta teknologia berrien hizkuntzatik abiatzen dena. Kontzertuan aipatzen diren obren abiapuntua fusioa da, esanahi literalenean: gutxienez bi  gauza desberdinen arteko elkarketa bakarra sortzeko. Fusio mota desberdinek osatuko dituzte programaren obrak. Horien artean: fusio estilistikoa edota naturan ematen diren prozesu fisikoetako fusioa.  Erabateko estreinaldiak izango diren 4 obra entzungo dira, CMC Garaikideak taldeko autoreek sortutakoak, diziplina anitzeko adierazpen akustiko eta eszenikoa sortuko duen kontzertu berritzaile baterako.
 
Fusioa izeneko kontzertuak soinu eta ikus munduen elkarreragina proposatzen du teknologia berrien bidez. Errealitate birtualeko 3 dimentsioko betaurrekoen bidez, Miren Karmele Gómez artista sinestesikoak bere gaitasunari esker ikus ditzazkeen irudi bisualak irudikatuko ditu. Karmelek zuzenean entzungo (eta ikusiko) dituen lanak aldi berean marraztu eta proiektatuko dira, ikusleek adimen sinestesikoen unibertso zoragarria ezagutu eta ikuskizun paregabe zein errepikaezinaz goza dezaten.
 
 
PROGRAMA
 
Fragen I. Poética y finitud (2021)*
Egilea: Ignacio Fdez. Galindo
Interpreteak: Ignacio Fdez. Galindo eta Pablo Arricibita (elektronika), Sergio Eslava (saxoak). 
 
Punto de Fusión (2021)* 
Egilea: David Cantalejo Gómez
Interpreteak: Irene Villar (zeharkako txirula), Xabi Olazabal (akordeoia).
 
Lotura batura (2021)*
Egilea: Aitor Urquiza Cirauqui
Interpreteak: Ainara Martínez (txistu, txirula, salterioa, danbolina eta danbor grabea), Xabi Olazabal (akordeoia).
 
Nova (2021)* 
Egilea: Yolanda Campos Bergua
Interpreteak: Irene Villar (zeharkako txirula eta piccolo), Sergio Eslava (saxo baritonoa eta spring drum).
 
* Erabateko estreinaldia. NAK Jaialdiak egindako enkargua.
 
CMC Garaikideak. Musika sorkuntza eta interpretazioa.
Artista bisuala: Miren Karmele Gómez
 
 
GARAIKIDEAK MUSIKA GARAIKIDEAREN ZENTROA 2010ean Iruñean sortutako irabaziak lortzeko asmorik gabeko kultur ekimen pribatua da, Nafarroako, Aragoiko, Euskadiko eta Errioxako musikariek bultzatua. Sortu zenetik, Garaikideak zentroak hamasei musika zein multimedia produkzio egin ditu, eta Nafarroako Musika Garaikidearen Jaialdaren sustatzailea da. Jaialdi hori, 2015. urtetik, etenik gabe ospatzen da irailean zehar Iruñean. Hasieratik, Nafarroako, Aragoiko, Euskadiko eta Errioxako hogeita hamar interprete eta autoreen laguntza izan du. Horien artean, berrogeita hamar obren estreinaldia baino geihagoko errepertorioa eta doako sarrera duen partituren liburutegi birtuala sortu dute. 
 
MIREN KARMELE GÓMEZ Komunikazioan lizentziatua da eta, 2010. urtetik, Iruñeko Planetarioaren Izarren Eskolako irakaslea da. 2015. urtean Non dago Eguzkilorea? izeneko Planetarioaren lehen filma zuzendu zuen, euskal zientzia eta mitologia lotzen dituena. 2017. urtetik, Planeta STEM izeneko programa koordinatzen du, zientzia eta teknologia sustatzeko asmoarekin. Gainera, artista sinestesikoa denez, mundua ezagutzeko zentzumenak batzen zaizkio eta hainbat hitzalditan kontatu du sinestesiaren gaitasun horren ezaugarriak.

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.