¿Quieres saber lo que
pasa en Baluarte?
Sí, quiero estar informado Ahora solo quiero entradas
CMC Garaikideak.
 
Nafarroako Musika Garaikidearen Jaialdia
19 iraila, larunbata 20:00etan. · Baluarte aretoa
Antolatzailea: CMC Garaikideak

NAK (R)Evolución - CMC Garaikideak

Garaikideak musika zentroak bultzatutako sormen zein ikerketa proiektu berriak Martín Etxauri Txo!? artista bisualaren eta Dúa de Pel ensemblearen laguntza izango du. Proiektu musikala eta eszenikoa fusionatzen dituen diziplina anitzeko proposamen honekin sorrera berria daukan musika lenguaia sortu nahi da.
 
Kontzertu honetan entzungo diren obra musikal guztiak Ars Nova musika korrontean oinarritzen dira. Korronte hau Italian eta Frantzian  sortu zen XIV. mende hasieran eta XV. mendearen bukaeraraino garatu zen. Ars Novak Erdi Aroko forma musikalen erabilera zorrotzekin amaitu zuen Errenazimenduarekin zubi bat sortuz. Pixkanaka, lenguai zein teknika berrien erabilerak konposizio forma berriak ekarri  zituen eta ondorioz, errepertorio polifoniko sofistikatuek arrakasta izan zuten. 
 
(R)Evolución sorrera berria daukan musika akademikoa eta bere erreferente klasikoak ehuntzen ditu; zubi batek bi mundo hauek harremantzen ditu: iragana eta etorkizuna, tradizioa eta gaurkotasuna. Kontzertuaren programazioan erabateko estreinaldia izango diren 4 obra musikal daude. Hauen egileak Musika Garaikideak zentroaren kideak dira eta Sonia Megias, jaialdira gonbidatutako egilea da. Soniak bere obran soinua eta irudiaren arteko interakzioa bilatzen du teknologia berriak erabiliz, disciplina anitzeko espazio akustiko zein eszenikoa sortuz.
 
 
EGITARAUA
(Dúa de Pel Ensemblearen laguntzarekin. Bideokreazioak eta mapping: Martín Etxauri)
 
ARS *
Egilea: Yolanda Campos Bergua
Interpretatzaileak: Bea Monreal (oboe), Sergio Eslava (saxo), Aitor Urquiza (flauta de 3 picos-txistu-silbote-salterios-tambor), David Johnstone (cello). 
 
COLOR *
Egilea: David Cantalejo
Interpretatzaileak: David Johnstone (cello)
 
DE SUBTILITATE *
Egilea: Ignacio Fdez. Galindo
Interpretatzaileak: Ainara Martínez, Aitor Urquiza, Xabier Olazabal (txistus), Ignacio Fdez. Galindo, Pablo Arricibita (set de electrónica)
 
KR2: KRIÁM NAMÁ **
Egilea: Sonia Megías
Interpretatzaileak: Ainara Martínez, Aitor Urquiza, Xabier Olazabal (txistus), David Johnstone (cello), Dúa de Pel: Sonia Megías, Eva Guillamón (voces) 
 

*Erabateko estreinaldia
**Erabateko estreinaldia. NAK Jaialdiaren enkarguz

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.