Conciertos Napolitanos txirula eztirako, biolontxelorako eta klabezinerako Napoliko kontzertu nabarmenenetako batzuen hautaketan ardaztuta dago; Napoliko eskolaren musika-goraldi handieneko garaian ondutakoetan, hain zuzen. Aukeratutako egileen artean musikagile barroko esanguratsuak daude, hala nola: Alessandro Scarlatti, Errege Kaperako maisua; Francesco Mancini organista eta maisuordea, titular moduan aurreneko horren ordez aritu zena; Nicola Fiorenza, kapera berbereko kidea; Francesco Durante, Scarlattiren dizipulua eta musikarien zenbait belaunaldiren mentorea; Nicola Porpora, Farinelli eta beste abeslari nabarmen batzuen kantu-maisua; eta Francesco Barbella biolinista eta irakaslea. La Ritirata taldeak, Josetxu Obregón biolontxelo-jotzailearen zuzendaritzapean, eskuz idatzitako eta inprimatutako iturrien azterketa musikologiko zehatza egin eta gero, garaiko instrumentu historikoak erabiltzen ditu emanaldietan, bere garaian musikagileek, jotzaileek eta entzuleek ezagutu zituzten moduan entzun ahal izateko lan hauek