Azken urteotan Frantzian agertutako opera abeslari garrantzitsuena den lyondar Natalie Dessay goi-erregistrorako aparteko erraztasuna duen soprano arina da. Bere ahots liluragarriari antzezpenerako balioa gehitzen dio. Dessay Cleopatra izango da eta Christophe Dumaux, bere belaunaldiko kontratenore onenetariko bat, Giulio Cesare izango da. Emmanuelle Haïm maisuaren zuzendaritzapean eta europear ensemble barroko garrantzitsuenetarikoa den Le Concert d’Astrée orkestraren laguntza izango dute. Baluarteko emanaldian Haendel-en opera perfektu honen aria onenak interpretatuko dituzte. Giulio Cesare operak Cesar eta Cleopatraren maitasunen garaipena ikusten du, egungo garaira lekualdatu daitekeen errealismoz jositako intriga exotiko eta politikoko giro batean. Luxu eta pribilegio handia izango da aria eder hauek entzun ahal izatea: Cleopatraren Piangerò edo Se pietà di me non senti, Giulio Cesare-ren Se in fiorito prato edo Al lampo dell’armi, edo biek elkarrekin interpretatuko duten Caro! Bella! Liszt-ek esan bezala, “Haendel mundua bezain handia da” baina, zorionez, Baluarten sartzen da.
Natalie Dessay, sopranoa
Christophe Dumaux, kontratenorea
Le Concert d’Astrée
Zuzendaria: Emmanuelle Haïm
* Iraupena: I. Atala: 45' -atsedenaldia- II. Atala: 30'