Ondoz-ondoko laugarren urtez, Navarra Televisión-ek azken hilabeteotan Nafarroan nabarmendu diren nafarren lana ezagutzera emateko sariak banatuko ditu. Kateak aurretiko hautaketa egin du eta ikuslegoak bozkatu ahal du. 5 maila daude: balio gazteak, kirol balioak, giza-balioak, kultura-balioak, balio enpresarialak eta ereduzko herria. Irabazleen izenak Baluarteko festan ezagutuko dira. Ekitaldian egon ahal izateko beharrezkoa da gonbidapena, premios@natv.es helbidera idatziz edo Navarra Televisión kateak Berrioplanon duen eraikinean jasoz.
HEMEN bozkatu