Nelso Freire pianista brasildarra, bere hirurogei urte eta gutxirekin, musikari etengabe eta bokazionalaren adibide arraro bat dugu, bihotzak bere interpretazioetan garaituta. Vienan trebatua eta nazioarteko zenbait sariren irabazle, Marta Argerichen lagun eta kidea, heldutasun artistiko inbidiagarria lortu du, eta sentiberatasuna eta isiltasunerako ahalmen handia izan arren, toki pribilegiatu bat lortu du genioen mundu txiki horretan. Bere grabazio ugarien artean, bi nabarmentzen dira, Philipsen XX. mendeko Pianista Handien bilduman duen presentzia, eta Chopinen Preludioen orain gutxiko grabazioa. Schumannen obrekin disko berri bat editatu du, eta kontzertu honetan bere Carnaval 9. Op. aurkeztuko du. Ez da askotan aritzen Espainiako aretoetan eta horrek interesa gehitzen dio denboraldi honetan Baluarten egingo duen saioari. Lehenengo zatian XIX. mendeko bi konpositore alemaniar handi, Schumann eta Brahms, eta bigarren zatian, bi mendeen artean kokatzen diren egileak, bakoitza herri batekoa: Scriabin, Debussy, Villa-Lobos eta Albéniz.