Michiganeko Nervous but Excited duoak egiatasunez landutako istorioak eta benetan bakarra den harmonia uztartzen ditu, bikoteak berak Folk Oldarkor Atsegingarria izendatu duena sortzeko. Kantautore eta instrumentu anitz jotzaile bitxi biek, Kate Peterson & Sarah Cleaverrek, gitarra akustiko eta elektrikoak, mandolina, banjoa, ukelelea, kariloia, baxua eta harmonika jotzen dute -eta, beste gauza batzuen artean, barre pila bat egiten dute. Barrea da “atsegingarria”. “Oldarkorra” beren harmonietan harilkatuta dago, modu liluragarrian hedatzen direnak, eta euren hitz kontzienteetan. Beren errepertorio originaleko istorioak narrazio adimentsu eta barnerakoiak eta politikoki zuhurrak dira, maitasunari eta galerari buruzko eraman handiko abestiekin tartekatuta, bihotza erremediorik gabe uzkurtuko dizutenak.
Ia urte erdiz biran ibiltzen diren borrokalari porrokatuak, beren pasio agortezinak agertokia lagunekin partekatzera eraman ditu, esaterako, Ani Difranco, Iron and Wine, Utah Phillips, Ben Gibbard, Lucy Kaplansky, Cheryl Wheeler, Toshi Reagon, Catie Curtis eta Girlymanekin, besteak beste. 2004tik, NBE emankorrak lanpetuta egon dira estudioan, eta denbora horretan iraupen luzeko hiru disko argitaratu dituzte, zuzeneko bilduma bat eta beste hiru EP. Euren azken lana, 2011ko irailean argitaratua, gaur arteko euren diskorik miatzaileena da. You Are Here lanak konposizio landuak eta estetika jori eta probokatzailea uztartzen ditu.