¿Quieres saber lo que
pasa en Baluarte?
Sí, quiero estar informado Ahora solo quiero entradas

 
2017/2018 Encantando Denboraldia
15 apirila, igandea 19:00etan. · Ganbera Aretoa
Antolatzailea: Nafarroako Ganbera Abesbatza

NGA X. Urteurrena

Alderdi Klasikoa + Jazzy Leap + CRMN
Nafarroako Ganbara Abesbatza 2008 urteko apirila batean jaio zen, jadanik duela hamar urte. Jaiotza ez zen erraza izan, are gehiago gaur egun oraindik astintzen gaituen krisi ekonomikoa baten atarian izan zelako. Hala ere izugarrizko zortea izan dugu, gure proiektua hasera batetik kultur-agintariei interesatu zaielako. Ezer ez zen posible izango Iruñako Udaletxe, Nafarroako Gobernu, Baluarte, Noaingo Udaletxeko “quasi babesa”, Nafartar Ateneoa edo Euskaltzaindiaren laguntzarik gabe; azken honek 2008 urteko irailean Baluarte bertan gure lehenengo kontzertua emateko kontratatu gintuelako.
 
Hasiera batetik ere komunikabideen laguntza izan dugu eta, batez ere bereziki, gure publikoaren laguntza, hasiera batetik bizi gogoz jarraitu gaituztelako. Horregatik, hamargarren urteurren hau berezia izatea nahi dugu, non alde onak eta alde txarrak aztertuko ditugu eta etorkizun hobeago bat prestatzeko aukera izango dugu. Ospakizunaren lehenengo kontzertu hau, erakunde hau osatzen dugun pertsonetan zentratu nahi izan dugu, gure talde guztien partaidetzarekin, eta, argi dago, Baluarte Auditoriumean ospatuko dugu. Egitaraua “urteurrenen urteurrena”-ri buruzkoa izango da, gure 10.urtebetetzea musikaren jenio handien jaiotza edo heriotzaren urteurrenarekin elkartuz, 2018 urtean.

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.