“Joyas prestadas”, (utzitako bitxiak) du izenez Niña Pastoriren lan berriak. Lehenengo aldiz, San Fernandoko artistak bere kanturik gogokoenak berreskuratu ditu, bere bizitzaren momenturen batean biziki sentitu dituenak. Joan Manuel Serrat, Alejandro Sanz, Maná, Juan Luis Guerra, Antonio Machín, Manolo García, Luz Casal, Armando Manzanero, Los Jeros edo Marifé de Trianak behin ospetsu egin zituzten kantuak berreskuratu ditu Pastorik. Mediterráneo, Cuando nadie me ve, Vivir sin aire, Burbujas de amor, Angelitos negros, Pájaros de barro, Lo eres todo, Todavía, Hoy igual que ayer eta María de la O bezalako kantuak. Orain Niña Pastorik bereak egin dituen bitxiak. 16 urte zituela 1995ean liluratuta utzi gintuen “Tu me camelas” la argitaratu gintuen artistaren seigarren diskoa da “Joyas prestadas”. Arrakasta haren maila mantendu zuen geroko lanekin “Eres luz” (1998), “Cañaílla” (2000), “María” (2002) y “No hay quinto malo” (2004), eta oraindik mantendu nahi duen maila.