Ar
1
Lr
5
Ig
6
Al
7
Ar
8
Az
9
Al
14
Ar
15
Az
16
Og
17
Al
21
Al
28
Ar
29
¿Quieres saber lo que
pasa en Baluarte?
Sí, quiero estar informado Ahora solo quiero entradas
 
SantasPascuas Jaialdia
4 urtarrila, ostirala 20:30etan. · Ganbera Aretoa
Antolatzailea: Santaspascuas Elkartea

Niño de Elche + Christina Rosenvinge


Iruñean kultur-ekitaldi berri bat izanteko jaio zen SantasPascuas Jaialdia duela bi urte: neguko jaialdi bat hiriaren erdigunean, eguberrietarako proposamen berri bat eseri eta musika beste era batetara gozatzeko. Estatuko pop-rock talde onentsuenetako batzuekin batera, goraka datozen talde berriagoak ere izango ditu jaialdiak, beti ere kalitatearen aldeko apustuari eutsiz. Hirugarren edizio honetan, SantasPascuas jaialdiak hiru hitzordu aurkeztuko ditu Baluarten. Zehazki, edizio hontako hirugarren eta azkena, Niño de Elche + Christina Rosenvinge.


NIÑO DE ELCHE
Niño de Elche kantaore multidiziplinario eta flamenko-ohiaren proposamen artistikoak bere egiten ditu, besteak beste, flamenkoa, elektronika, literatura, performancea, poesia fonetikoa, autore-kanta edo musika garaikidea. Etxeko musikariaren proiektu berria (Pedro G. Romero artistak zuzendu eta Raul Fernandez Refreek ekoitzia) entzunmina sorrarazten duen Antología del cante flamenco heterodoxo izenburuarekin dator. Artista honen tamainaz jabetzeko, ordea, deus hoberik ez ondoko goiburuei so egitea baino: “Berea da oholtza baten gainean imajinatzea otutzen zaigun diskurtsorik sendoenetakoa, bai eta ongien hornituriko buruetakoa” (El País) / “Miraculuma eta txundidura kiloka" (Mondosonoro) / “Niño de Elcherena askatasunari gorazarrea da” (Ara) / “Arte erreala eta benetakoa” (El País) / “Flamenkoaren iraultzailea" (El País) / “Esperimentazioak, arte politikoak eta aurkikuntzak mugiarazten duen arima librea” (El Diario) / “Bere sormenak eta joera abangoardistak flamenkoak urte askoan eman duen artistarik ezinbestekoena izatera eraman dute” (Hipersónica).

CHRISTINA ROSENVINGE
Rosenvinge beste disko bikain batekin itzuli da. Un hombre Rubio, `zehaztugabeko ni maskulino´ baten ahotik kontatutako lan kontzeptualak gizon eta emakumeen arteko egiazko berdintasunaren lorpenarekin estuen engaiatutako artistetako baten gisa berresten du. Bowieren azken garaietatik, PJ Harveyren lehen urratsetatik eta Nick Cave ebokatzaileenetakotik edanez, konbinazio distiratsua lortzen du folklorearen berezko elementu edergarriekin batera. Christina Rosenvingek zalantzarik gabe urteko diskoetako bat dena sinatzea lortu du (urteko diskoa jaialdi honen aburuz), bai eta jada ikono bihurtutako eta sormen gailurrik oraindik harrapatu ez duen egile handi bilakatzea ere.

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.