The Northern Kentucky Brotherhood Singers a capella modu berezi batez Gospel tradiziionala kantatzen duen taldea da. Bost lagunek osatzen dute egun taldea: Eric Jennings, Eric Riley, Robert Mullins, Greg Page eta Shaka Tyehimba. Bere lanean eragina izan dutenen artean aipatu behar dira The Dixie Hummingbirds, The Five Blind Boys eta The Fairfield Four.
The Northern Kentucky Brotherhood Singersek milaka pertsonen aurrean abestu du Estatu Batuetan. Bere emanaldietan Gospel tradizonaleko kantuak egungo gustu berrietara egokitutako abestiekin tartekatzen ditu eta beti nabarmendu dira ”Go Down Moses” edo “Swing Low Sweet Chariot” bezalako klasikoak kantatzerakoan. Bere interpretazioaren espresionismoa eta taula gainean erakusten duten nortasuna dira taldearen ezaugarri nabarienak.