Publikoari barrokoaren funtsera lagun egingo dion errezitaldia da Ecos Barrocos. Bere partituren artean María Bayok gordeta zuen Ecos de Italia aria barrokoen liburutik sortu zen proiektua. Liburu hori, hain zuzen, XIX. mendean kaleratu zuten, eta musika-moldaketek estilo musikalaren handitasun osoari eutsi diote. Operakoa da programa osoa, eta, besteak beste, Antonio Vivaldi, Alessandro Scarlatti, Georg Friederich Häendel eta Emanuele Rincón de Astorga musikagileen ariak ditu. María Bayoren musika-ibilbidea eztabaidaezina da, baina kritikariek musika barrokoan goresten dute beti. Dani Espasak eta Vespres d’Arnadí taldeak hamarkada batetik gora daramate Europako antzoki eta jaialdi onenetan parte hartzen, antzinako musikarako duten sentsibilitate handiarengatik. Badira magiaz inguratutako saioak, eta haietako bat izango da Baluarteko agertokiaren gainean Bayo eta Espasa batuko dituen emanaldia. Bien arteko konexioak Ecos Barrocos publikoaren arimara iristea ekarriko du.
Pergolesi, Vivaldi, Scarlatti, Haendel, Lotti, Legrenzi, Bononcini eta Stradella-ren obrak
María Bayo, sopranoa
Dani Espasa, klabezin-jotzailea eta musika-zuzendaritza
Vespres d’Arnadí