EOS 16/17 Abonu Denboraldia
20 ekaina, asteartea
20:00etan. · Areto Nagusia
Orchestre National Bordeaux Aquitaine
Zuzendaria: Paul Daniel
PROGRAMA
P.I. Tchaikovsky
Biolin eta orkestrarako kontzertua, opus 35, TH 59 [33’]
W. Walton
1. Sinfonia Si bemol minorrean [43’]
Orchestre National Bordeaux Aquitaine
Orkestra gonbidatua
Paul Daniel, zuzendaria
Vadim Gluzman, biolina
Akitaniatik agurra
Bordele Akitaniako Orkestra Nazionala aurtengo gure orkestra gonbidatua da eta gure denboraldiari amaiera emateko ardura izango du. Orkestra horren eta Real Filharmonía de Galiciaren titular Paul Danielen zuzendaritzapean, errepertorioaren kontzertu ospetsuenetako batekin hasiko dira: Tchaikovskyren Biolinerako Kontzertua. Vadim Gluzman israeldar bikaina izango da bakarlaria. Denboraldian zehar presentzia handia izan duen Ingalaterrako musikak bere tokia izango du ere azken kontzertuan.1935ean bukatu zuen bere 1. Sinfonian, Beethovenen eta Sibeliusen erdibidean dagoen espiritua eta Stravinskyren edo Prokofieven sarkortasuna eta aura modernista maisuki uztartu zituen William Waltonek. Emaitza Gerrarteko garaiko sinfoniarik bitxienetako eta liluragarrienetako bat da.