Udazken honetan kontzertu jira batez, Oskorriko lagunek adio-agurra luzatu nahi diete bere jarraitzaile minenei. Oskorrik horrela giltza emanen dio ia 45 urteko musika-jarduera etengabeari. Hasiera hartako erdi ezkutuko kantaldietatik, Diktadurari buru eginez, Gabriel Aresti poetaren hauspo zorrotz eta bortitzaren laguntzaz, Oskorrik kilometroak milioika egin ditu, bidaia, ikertze eta saiakera-ordu amaigabeak pilatu ditu, 3.000 kontzertutik gora eta ia 500 kanta grabatu bilakatuak.
Ekintza musikal kabala eta zabala. Kriterio zehatza ipartzat, finezia eta modernitatea euskal tradizio literario eta musikalaren munduan murgiltzeko. Sortu eta birsortu, inongo prejuiziorik gabe, pop, rock, jazzetiko kontaminazioez, mundu hori berrasmatzeko…, lan prestua, bihotzez taularatua, astean eta jaian, plazarik plaza. Oskorri zenbait euskal belaunaldiren soinu-bandaren parte kuttuna da, azken frankismoren azpiko “gazte” borrokalarien zein egungo haur samur ttipien, eskolan kantari. Oroitzapen eder zerrenda luzeaz eta lagun berri nahiz zahar pilarekin!
Natxo de Felipe: ahotsa, pandero, gitarra klasiko et okarinak
Anton Latxa: ahotsa, gitarra akustiko eta tronpeta
Bixente Martínez: gitarra elektriko, mandogitarra elektriko eta mandolina
Xabier Zeberio: ahotsa, biolin elektriko eta nyckelharpa
Jose Urrejola: flauta eta ewia
Gorka Escauriaza: baxu elektrikoa
Iker Goenaga: trikitixa
Iñigo Egia: perkusioak