Verdiren Otello operaren historiako izenburu handietako bat da, eta Gregory Kunde, Veneziako mairua hezurmamitu duen nazioarteko tenor handietako bat, besteak beste, Londresko Royal Operan, Veneziako Fenicen, Milango Scalan, Bartzelonako Liceun eta Madrilgo Errege Antzokian. Jende guztiak Giuseppe Verdiren sorkuntzaren puntu gorena eta amaiera Aida zela uste zuenean, Otellok erakutsi zuen ez zela egia ez bata eta ez bestea. Verdiren azken-aurreko opera berebiziko lana da, ahotsen aldearen eta instrumentuen aldearen artean oreka perfektua duena eta Shakespeareren lanean oinarritutako Arrigo Boitoren libreto bikaina duena. Kunde Otello izango da Baluarten, Palmako Antzoki Nagusiaren ekoizpen batean, Nafarroako Orkestra Sinfonikoa pezoian dagoela eta Ramón Tebarren musika-zuzendaritzarekin.