Pablo Alboran Malagako bakarlariak bere estreinako diskoa, En acústico, Estatuko zerrendetan goi goian jartzea lortu du, eta platinozko disko bat lortu berri du jada. Ezohikoa da 21 urteko abeslaria honen kasua; bere lehen esperientzia delako musikan eta berak konposatu dituelako diskoko abestiak. Bere esanetan, 14 urtekin sentitu omen zuen musikara bideratu behar zuela bere bizimodua eta sekretua "betiko maitasunezko abestiak" omen da.