Pablo Sarasate Nazioarteko Biolin Lehiaketa Iruñeko biolin-jotzaile handiari egindako omenaldia da. Musikari bikainaren irudia nazioartean hedatzea da lehiaketaren helburu lehena, eta baita Nafarroako Foru Erkidegoa bera nazioartean barreiatzea ere.
Epaimahaiaren presidentea, R. Doublas Sheldon. Zuzendari artistikoa, Antoni Wit. Lehiaketa honetan kudeaketa zorrotza egiten da, eta bertan parte hartzen duten lehiakideek maila tekniko handia izan ohi dute; ondorioz, lehiaketa hau egoitza Genevan duen Musika Lehiaketen Munduko Federazioan txertatuta dago.
Pablo Sarasate Nazioarteko Biolin Lehiaketak ateak zabalik ditu 25 urtez azpiko mundu osoko biolin-jotzaileentzat. Lehenengo saria 20.000 eurokoa da, bigarren saria 10.000 eurokoa da eta Columbia Artists, Orquesta Sinfónica de Navarra, Cascais e Oeiras Chamber Orchestra eta Kraków Philharmonic Orchestra konpromisoak.