¿Quieres saber lo que
pasa en Baluarte?
Sí, quiero estar informado Ahora solo quiero entradas

 
Bakearen aldeko kontzertua
22 iraila, igandea 19:00etan. · Ganbera Aretoa
Antolatzailea: Nafarroako Gobernuko Bakearen, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Zuzendaritza Nagusia

Paco Damas


Bakearen Nazioarteko Eguna dela eta, Jaengo kantautore Paco Damasek kontzertua eskainiko du Baluarten. Que a todas las balas se les haga de noche – Poetas en Paz izeneko emanaldian publikoak parte hartze zuzena izango du. Paco Damasek berak kontzerturako aukeratutako olerkiak errezitatuko dituzte. Gainera, oholtzan Pepe Dougan (pianoa), Adri Parker (gitarra akustikoak eta elektrikoak) eta Jairo Samuel (perkusioak) musikariak izango ditu alboan Paco Damasek. 
 
Paco Damas 2010ean Bake Kultura Fundazioak Bakearen aldeko musikari eta Spmuda Internacionalek Bakearen aldeko enbaxadore izandatu zuten. Jaengo kantautoreak hogei urtetik gorako musika ibilbidea ondu du; sei disko eman ditu argitara (Once canciones de amor y una reina, Los versos del Quijote, Animal de fondo, Tristes guerras, Que a todas las balas se les haga de noche eta Paco Damas canta a Las Sinsombrero) eta mila kontzertu baino gehiago eskaini ditu Espainian, Latinoamerikan eta Marokon. Justizia sozialarkein, elkartasunarekin, bake kulturarekin eta berdintasunarekin konpromiso zuzena du eta, bere disko eta kontzertuen bidez, proposamen didaktikoak egiten ditu hezkuntzan eta gizartean orokorrean. 

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.