¿Quieres saber lo que
pasa en Baluarte?
Sí, quiero estar informado Ahora solo quiero entradas

 
Musiketan zikloa
21 azaroa, osteguna 20:00etan. · Ganbera Aretoa
Antolatzailea: Baluarte Fundazioa

Pamela Hute

Indie-Pop-Rock

Pamela Hute-ren indie-pop-rock estilo “bihurri” eta “zoragarria” Baluartera dator. Parisko artista honek aurtengo martxoan plazaratu duen Bandit bere bigarren diskoa gurean aurkeztuko du sintetizadoreetan Igor Bolender eta baterian Ernest Lo lagun izango dituela. Emaitza, pop-rock energiaz jositako hamaika abesti, publikoak zuzenean ezagutu ahal izango duen “disko bikain eta alaia”, bere esanetan.  Pamela Hute-ren errepertorioak britaniar pop onena gogorarazten du eta grunge ukituak ere baditu; musika independentearen merkaturako soinu-banda ezin hobea. Bere musika-ibilbidearen hasieretan The Mashed Potatoes taldean aritu zen eta 2006an bere izena hartu zuen proiektu finago batean integratu zen. Pamela Huteren aurreneko diskoa Turtles Tales From Overseas izan zen; hamabi abestik osatuta, bertan borroka, banantzea eta minaren kontaketa autobiografikoa eskaintzen du.


PAMELA HUTE - Ahotsa
IGOR BOLENDER - Sintetizadoreak
ERNEST LO - Bateria

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.