2020an, Pamplona Negra jaialdia alde ilunenean sartuko da, gizakiak bere aurpegi okerrena erakusten duenean. Mendekua, ziberkrimenak, polizia-ustelkeria… Gai horiei heltzen dieten eleberri handiak ditugu, eta haien egileak ezagutuko ditugu elkarrizketa, mintzaldi eta mahai-inguruetan, ziur asko izugarri interesgarriak izango direnetan. Gainera, jaialdiko atal arrakastatsuenetako bat itzuliko da, Krimena taula gainean, krimenaren arloaren alde egiazkoena erakutsiko diguten protagonistekin. Zinema eta gastronomia herrialde gonbidatuaren inguruan ibiliko dira, Ameriketako Estatu Batuak, eta handik etorriko da aurtengo gonbidatu izarra, eleberri beltz onenaren nazioarteko Hammett saria eskuratu berritan. Sariez ari garela, gure gonbidatuek Narratibako Sari Nazionala, Planeta saria eta bi Hammett sari dituzte, beste batzuen artean. Eleberri beltzari eta kriminologiari buruzko lantegi batek, ibilbide antzeztuek Iruñea odoltsuenean eta euskarazko literaturari eskainitako saioak 2020ko Pamplona Negra jaialdiaren paisaia osatuko dute.
EGITARAUA URTARRILAK 15
16:00 Eleberri Beltzaren eta Kriminologiaren Tailerra
Carlos Bassasen eskutik (idazle eta gidoilaria, unibertsitate irakaslea eta 2018ko Hammett Saria gaztelanizko eleberri beltz onenari)
GOLA ARETOA. IZEN EMATEA (20€)
IKASTARO OSOA 3 egun (50€)
18:00 Mahai-ingurua: Ziberdelinkuentzia. Kriminal ikusezina
Rosa Montero, Antonia Huertas y Blas Ruiz Grau
Moderatzailea: Ana Oliveira, kazetaria
SARRERA DOAKOA (aretoa bete arte)
19:00 Etenaldia
19:05 El crimen a escena
Kriminal birtualak. Casimiro Nevado inspektorearen eskutik
Aurkezlea: Per GAztelu
SARRERA DOAKOA (aretoa bete arte)
20:00 Sinaduren gunea
ATONDO NAGUSIA
20:15 Zinema beltza
Detektibea filma proiektatuko da (Gordon Douglas, 1968). BGA
SARRERAK: 3€
Argibide gehiagotarako: WWW.PAMPLONANEGRA.COM