Genero beltzeko jaialdia. 'God save the noir'
25 maiatza, asteartea
16:00etan. · Ganbera Aretoa
Antolatzailea:
Baluarte
Pamplona Negra
Britainia Handia izango da Pamplona Negra jaialdiaren zazpigarren edizio honetako herrialde gonbidatua. Jaialdiak, hain zuzen, ohiz kanpoko eran, egunak aldatu ditu eta maiatzaren 24a eta 29a artean egingo da. Jack Errai-ateratzailea, Sherlock Holmes eta James Bond izango dira jaialdiko gonbidatuetako batzuk; inoiz baino atsegin gehiago emateko eta literatura- eta zinematografia-fikzioaren noir aldean sartzeko erronkarekin heldu zaigun jaialdi honetan, ikus-entzuleei ahalik eta programazio onena eskaintze aldera. Detektibe pribatuek, grafologiaren garrantziak, beste garai batzuetako hiltzaileek eta krimen harrigarrienek espazioa partekatuko dute true crimen-arekin eta benetako kasuen analisiarekin. Jakina, literaturako izen handiak egongo dira, ahots berriak eta apustu sendoak noir arloan, eta bai literatura-sorkuntzako lantegiak ere, gaztelaniaz eta euskaraz. Zinemak ere bere tokia izango du, Britainia Handiko zinemako bi izenburu handiren proiekzioarekin eta kritika zinematografikoko ahots ospetsuenetako baten bisitarekin. Eta, gainera, Iruñeko eta Iruñerriko liburutegiek eta Iruñeko Liburu Azokak inork galdu ezin dituen lantegiak, mintzaldiak eta mahai-inguruak hartuko dituzte.
EGITARAUA MAIATZAK 25
16:00 Eleberri Beltzaren eta Kriminologiaren Tailerra (gaztelaniaz)
Manu Marlascaren eskutik. Engañar desde la verdad. Cómo se escribe un true crimen
IKASTARO OSOA 3 egun (50€)
18:00 Mahai-ingurua. Detectives bajo la lupa
Félix J. Palma, José Luis Ibáñez, Noelia Lorenzo Pino
Moderatzailea: Marisa Lacabe
DOAKO SARRERA (aretoa bete arte)
19:00 Etenaldia
19:05 El crimen a escena
La firma del asesino: La importancia de la grafología. Polizia Nazionaleko Montenegro eta Sanvicente inspektoreen eskutik
DOAKO SARRERA (aretoa bete arte)
20:15 Zinema Beltza
Verde es el peligro filma proiektatuko da (Sidney Gilliat, 1946). JBGA
SARRERAK: 3€