Genero beltzeko jaialdia. 'C'era una volta... Il giallo'
19 urtarrila, asteazkena
16:00etan. · Ganbera Aretoa
Antolatzailea:
NICDO - Baluarte eta Nafarroako Filmoteca
Pamplona Negra
Begiak atzera jiratzeko unea iritsi da. Zortzigarren edizio honetan, Pamplona Negra jaialdiak eleberri beltzaren historian denboran zeharko bidaia egiteko asmoa hartu du, hardboiled puruenaren orrialde gogorretan hasi eta ahots berritzaileenetara eta egungoetara iristeko. Baluarteko agertokian, Espainiako eleberri beltzaren gurasoak izango ditugu, egun arrakasta handiena duten egileetako batzuk eta argitaletxeen zurrunbiloan bidea egiteko borrokatzen ari diren etorkizun handiko idazleak. Eta hori guztia, Italia gure herrialde gonbidatuaren ohorez horiz tindatutako edizio batean. Italiako eta nazioarteko genero beltzeko nobelagile onenetako hiru gure artean izango dira, eta Mediterraneoko herrialde hori, gainera, arratsalde bakoitzeko zinematografia-programazioaren protagonista izango da. Hain zuzen ere, zinemak eta sailek gidatuko dute 2022ko Krimena taula gainean, fikzioa eta errealitatea aurrez aurre jarriz, aditu onenen eskutik. Tentsioa, ezustekoa eta dibulgazio onena ziurtatuta daude. Horrez gain, literatura-sorkuntzako tailerrak izango dira, gaztelaniaz eta euskaraz, antzerti-forma emandako ibilbideak, irakurketa-taldeak, mintzaldiak liburutegietan eta gure hitzordu gastronomikoa. .
EGITARAUA URTARRILAK 19
16:00 Eleberri Beltzaren eta Kriminologiaren Tailerra (gaztelaniaz)
Álex Martín Escribáren eskutik. La novela negra.
18:00 Mahai-ingurua. Psicología criminal.
Antonella Lattanzzi, Arantza Portabales, María Oruña
Moderatzailea: Susana Rodríguez
DOAKO SARRERA (aretoa bete arte)
19:05 El crimen a escena
Copy cat
Paz Velasco kriminologoaren eskutik
DOAKO SARRERA (aretoa bete arte)
20:00 Zinema Beltza