Genero beltzeko jaialdia. 'Hotzetik sortu zen eleberria'
16 urtarrila, astelehena
18:00etan. · Ganbera Aretoa
Antolatzailea:
NICDO - Baluarte eta Nafarroako Filmoteca
Pamplona Negra
Pamplona Negra Jaialdia sorpresaz, izen handiz eta literatura ugariz beteriko programarekin iritsiko da bederatzigarren ediziora. Norvegia herrialde gonbidatua izanik, hotzaren lurraldean egiten den literaturaz eta zinemaz gehiago ezagutuko dugu eta espioitza munduko kale ilunetan barrena murgilduko gara. Aurten, gainera, Pamplona Negra nazioartekoa egingo da zeharka, eta izen oso ezagunak izango ditu mahai-inguru tematikoetan. Baluarteko agertokitik beste hizkuntza batzuetan bizi, pentsatu eta idazten duten egileak pasatuko dira, narratzeko modu berriak bilatzen dituztenak eta munduko bidegabekeriak salatzeko beren eleberrien orriak erabiltzea erabaki dutenak. Hainbat hamarkada liburu eta arrakasta atzean dituzten idazle handiak ezagutu eta entzungo ditugu, eta espioi istorio bat nola eraikitzen den, gaizkile edo terrorista talde batean nola bizi den, Errege Etxea nola zaintzen den edo norbaitek Estatuko estolderietan sartzea nola lortzen duen ikusiko dugu. Zoragarria! Gainera, zinema, liburutegietako jarduerak, gastronomia, tailerrak, topaketak eta, aurten, berrikuntza gisa, taberna batean ikusiko dugu elkar!
EGITARAUA URTARRILAK 16
18:00 Inaugurazio ofiziala
18:05 Mahai-ingurua. Krimenaren hizkuntza.
Laia Vilaseca (katalana), Pedro Feijoo (galiziera) eta John Andueza (euskara)
Moderatzailea: Jesús Arana
SARRERA DOAN (lekua bete arte)
19:05 Krimena eszenan
Negoziatzailea
Polizia Nazionaleko David González inspektorearen esku
SARRERA DOAN (lekua bete arte)
20:15 Zinema beltz nordikoa
Un hombre en el tejado (Bo Widerberg, 1976) filmaren proiekzioa. JBGA