Pedro Iturralde saxofonistak 2007ko Kulturako Vianako Printzea Saria jaso zuenean gutxi izan ziren harritu zirenak. Saxofoi-jolea eta konpositorea izanik, epaimahaiak Iturralde Espainiako jazzaren aurrendari bezala, saxoaren birtuoso moduan eta flamenkoa eta jazza, horren urruti bizi diren bi hizkera musikalak nahasteagatik gailendu zuen. Vianako Printzeak Leyren saria banatzean Faltzeseko musikariaren eraberritzeko ahalmena azpimarratu zuen. Horretaz gain, Iturralde orkestra sinfonirako saxofoiaren errepertorio ia guztia jo duen gutxietarikoa da, bai Euskadiko Orkestra baita RTVE-ko Orkestrarekin ere. Abenduaren 3an, Nafarroako Egunean, Baluarteko kontzertuak nolabaiteko omenaldi kutsua hartuko du eta musikariaren biografia musikala birpasatuko du. Lehenbiziko zatian Iturralde bere saxofoi boskotearekin arituko da eta bigarrenean jazz laukote klasiko batekin, Miguel Ángel Chastang eta Mariano Díaz Espainiako jazzaren izen propioekin bat.