Baluarte Txiki Programa
7 otsaila, osteguna
11:30etan. · Areto Nagusia
Antolatzailea:
Baluarte Fundazioa
Perséfone: el origen de las estaciones - Kontzertu didaktikoa
Ipuin musikala orkestrarako (NOS), dantzarientzat eta kontalariarentzat (Ana Hernández-Sanchiz)
Nafarroako Orkestra Sinfonikoak hamar dantzarirekin eta aktore batekin konpartituko du agertokia Pertsefoneren istorioa kontatzeko, urtaroen jatorria azaltzen duen Greziako mitoaren protagonistarena, alegia. Ballet ederra, ipuin musikal bihurtua, ikus-entzuleek Urtaroak lanaz gozatzeko, Glazunoven lan erromantikoa, Errusiako Ballet Inperialerako ondua –1900ean, Marius Petiparen koreografiarekin–, dantza klasikoaren hizkuntza leunaren bidez. Pertsefoneren istorio mitologikoak lagun egingo dio Glazunoven Urtaroak ballet zoragarriari, gure herrialdean oso gutxi interpretatua.
Pertsefone gaztea, Zeusen alaba, loreak biltzen ari zen, ninfa lagunekin. Lirio bat hartu behar zuenean, lurra ireki zen, arrakalatik Hades atera zen, infernuaren jainkoa, eta eraman egin zuen. Kondairak dioenez, udaberriaren jatorria, hain zuzen, bahiketa horretan dago, Pertsefone infernura eraman zutenean, loreak tristatu eta hil egin baitziren, baina itzuli zenean loreak alaitasunez berpiztu baitziren.
Nafarroako Orkestra Sinfonikoa
Musika-zuzendaritza eta jatorrizko ideia: Ignacio García-Vidal
Gidoia, kontaketa eta material didaktikoa: Ana Hernández-Sanchiz
Andrés Beraza Dantza Eskolaren partaidetzarekin
EGITARAUA
Urtaroak balleta, Alexander Glazunovena
Gymnopédie nº 2, Erik Satierena (Debussyren orkestazioa)
IRAUPENA: 55 MINUTU